Gorka Lomeña erreferentziazko enpresa da etxebizitzak berriztatzeko sektorean.

Zure etxeaz gozatzeko plazera zurea baino ez da, baina etxea eraberritzeko eta zaintzeko ardura gurekin partekatu dezakezu.

2007. urteaz geroztik, hainbat lan egin ditugu, eta gure bezeroak gogobete ditugu guztiekin.

Badakigu erreforma bat inbertsio handia dela. Horregatik, GLn kalitatea bermatzen dugu eskulanean eta materialetan, eta emaitza bikainak bermatzen ditugu gure lan guztietan.

Pertsonekiko lotura estua duten espazioak sortzen ditugu, diseinu egokiaren bidez, errespetuz eta diziplinaz, inspirazioa eta funtzionaltasuna batuz, edertasunaren bidez ongizatea eskaintzeko.

Zure proiektua aztertzeko, sail tekniko bat jarri dugu zure eskura

Pertsonalki aholkatuko zaitugu aukerarik onena eskaintzeko, eta egin beharreko lanen aurrekontua prestatuko dizugu.

Eskaintza egokia iruditzen zaizunean, xeheago azalduko dizkizugu hornidurei buruzkoak, eta elkarrekin aukeratuko ditugu material eta akabera guztiak, lankidetzan aritzen garen eraikuntza-biltegietan. Gela bakoitzerako bilatzen duzun pieza topatuko dugu; pieza bakarrak dira guztiak, une arruntak partekatzeko moduko esperientzia bihurtzeko gai direnak.

Dena definituta eta aukeratuta dagoenean hasiko da obra.

Obra bateko lanak egitea kontu erraza bihurtu da GLrentzat.

Arduraduna zure solaskide nagusia izango da. Zure esanetara egongo da eskatzen duzunean, astean behin bilera bat egingo duzue eta uneoro emango dizu informazioa.

Gainera, obraburuak bisita egingo du egunero gremioen koordinazioa egokia dela egiaztatzeko eta lanen aurrerapena gainbegiratzeko.


ZER LAN EGITEN DITUGUN

Etxebizitzen erreforma osoak. Gure langileak igeltserotzako lanez arduratzen dira, eta obran parte hartzen duten beste gremioak konfiantzazko azpikontratak dira, eta haiekin lankidetzan dihardugu egunero.

Erabateko kalitate-bermea gara. 


ZER LAN EZ DITUGUN EGITEN

Tamalez, ez dugu obra txikirik egiten. Asko kostatu zaigu erabaki hori hartzea. Bainugela bat berritzeko lana kudeatzeak edo igeltserotzako konponketa txiki batzuk egiteak gure obretako xehetasunetarako hain baliotsua den denbora kentzen digu.

Igeltserotza - Egitura

Zure ametsetako etxea egia bihurtzen dugu

Etxe baten erreforma enkargatzen duzunean, zure ideiak ulertuko dituen enpresa bat aukeratu behar duzu, aholku egokiak emango dizkizuna eta zure ametsetako etxea imajinatzen duzun bezala egingo duela bermatzen dizuna.

Enpresa fidagarri eta eraginkor baten bila bazabiltza, GL da behar duzuna.

Kalitate handiko etxeak eraikitzen ditugu, indarrean dagoen legedia errespetatuz betiere, eta ondoan izango gaituzu proiektu osoan.

Eskarmentu handiko obraburu bat dugu, gurekin diharduten gremioekin konfiantza-harremana sortu duena bere ibilbide profesionalean

Arkitekto, teknikari, dekoratzaile eta beharginek taldean lan egiten dute gure bezero bakoitzak espero duena betetzeko.


Horregatik guztiagatik, gu gomendatzeko prest dauden bezeroak ditugu gaur.

Gremioen arteko koordinazio onaren emaitza da gure arrakastaren oinarria.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika