Funtsezkoa da etxeko estalki eta teilatuak zaharberritzea, kanpora begira daudenez gehien sufritzen duten elementuak baitira.

Oso garrantzitsua da teilatu edo estalki bat egoera txarrean dagoela hautematen jakitea, eta azkar eta eraginkortasunez jardutea arazo larriagorik ez izateko egituran.

Gorka Lomeñan mantentze-lanen faltak eragindako arazoak konpontzen ditugu, eta kasu bakoitzerako estalki edo teilatu egokia zehazten dugu. Funtsezkoa da hori, teilatu guztiak ez baitira berdin tratatu behar.

Gurekin harremanetan jartzen bazara, bisita egingo dizugu aurrena, teilatuak zer arazo duen aztertu eta zehazteko.

Pertsonalki aholkatuko zaitugu aukerarik onena eskaintzeko, eta egin beharreko lanen aurrekontua prestatuko dizugu.

Gure profesionalek ur-sartzeekin eta itoginekin loturiko estalki eta teilatuetako arazo guztiak konpontzen dituzte. Kontserbazio-egoera txarrean dauden habeak aldatzen dituzte, zinkezko edo PVCko erretenak ordezten dituzte, estalkiak isolatzen dituzte eta inpermeabilizazio-teknika askotarikoak baliatzen dituzte.

Zure etxeko estalkia edo teilatua konpondu behar dela uste baduzu, birgaitze-azterketa bat egin eta kalitate oneko emaitzak lor ditzakegu guk.


LANTZEN DITUGUN ESTALKI MOTAK


ESTALKI LAUA

Estalki lau bat zaharberritzeko, inpermeabilizazio- eta isolatze-lan handiagoa egin behar da.

Garrantzitsua da estalki lau bat garaiz birgaitzea, sartutako ur gehiegizkoak eta hezetasunek igerileku “natural” bat sor ez dezan.

Kasu horietan, eraikinaren goiko aldea behar bezala inpermeabilizatzen dugu, eta ura erraz husteko modua prestatzen.


ESTALKI INKLINATUA 

Estalki inklinatuetan, teilatuarentzako estaldura egokia egitea da gure lana, zeramikazko teila baliatuta.

Estalki inklinatuetan, beharrezkoa da inpermeabilizazioa.


SANDWICH-MOTAKO ESTALKIA - SANDWICH-PANELA 

Sandwich-panel horiek industria-sektorean erabiltzen dira bereziki, biltegi-instalazio handietan edo kirol-zentroetan.

Altzairu profilatuko bi xafla dituzte, eta pisu txikiarekin sostengu-ahalmen handia. Luze irauten duen isolamendu termikoa du, eta ur- eta lurrun-hesi gisa erabiltzen da. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika